|
Koopera Gizarte Sarea langile eta boluntarioek osatzen dugu. Pertsona dinamiko, berritzaile eta hurbilak. Gauzak egiteko eta ekonomia sortzeko beste modu batekin konprometituta gaude. Ekonomia solidario bat.
Kooperaren aberastasuna taldea osatzen dugun pertsonen mestizaia eta kultur aniztasuna da. Izan ere Kooperak askotariko jendea biltzen du, gauzak beste modu batez egin nahi dituztenak.
Gure Kultura ondoko honetan oinarritzen da:
Boluntarioek , bere konpromisoarekin, Gizarte Sarean parte hartzen dute Caritas Bizkaiatik. Talde honek, guztiz motibatuta eta funtsean emakumez osaturik, ehungintzan lan egiten du arropa biltzeko, erabiltzaileak atenditzeko eta denden komertzializazioan laguntzeko. Horretaz gainera, proiektua ezagutarazten dute, etengabe gizartea sentsibilizatuz.
Kooperatiben eta boluntarioen arteko lan etengabeak proiektu komunaren sentipena indartzen du eta adore ematen digu ekonomia solidarioaren eremuan hazten jarraitzeko.
|