|
Koopera Gizarte Sarea Kooperatiba formularekin sortu zen. I zan ere, apustu egiten dugu langileak benetako protagonista bilakatzen dituen enpresen alde. Honela, parte-hartzea, ardura banatzea, prestakuntza eta pertsonen jabekuntza dira kooperatibaren oinarrizko
baloreak.
Kontseilu errektorea eta Biltzarra.
Kontseilu errektorea kooperatibako 10 kidez osatuta dago. Hilero biltzen da eta Koopera Gizarte Sarearen norabidea ezartzen duen organoa da. Kontseilu hau txandakakoa da, ahalik eta bazkide gehien bildu ahal izateko.
Biltzarra organo erabakitzaile gorena da eta bertan Gizarte Sareko bazkide guztiek hartzen dute parte.
Zuzendaritza Kontseilua eta Aholkularitza.
Zuzendaritza Kontseilua 4 pertsonek osatzen dute. Hauek Sarea kudeatzeko azken erabakiak zehazteaz arduratzen dira.
Halaber, Aholkularitza Kontseilu bat ere badugu. Enpresaren mundutik datozen boluntarioek osatuta dago eta Sarearen erabaki estrategikoei buruzko aholkua eta horien jarraipena eskaintzen dituzte.
Estatutuak eta Barne Arautegia.
Bai Kooperak bai berau osatzen duten kooperatibek, Estatutu eta Barne Arautegi berberak dituzte. Estatutuak eta Arautegia Sareak sustatu nahi dituen hazkunde pertsonal eta profesionalaren eta ardura banatuaren printzipioetan oinarrituta sortu dira. Eta, beti ere, kontuan izanda Sarearen xedea dela lan-merkatuan leku bat topatzeko zailtasun gehien dutenak lan eta gizarte munduan txertatzea.
|