|
|
Rezikletak “Enpresarik jasangarriena” izeneko saria jaso du.
(2010-06-01)
Berritzailearen egunean, Rezikletak sari hau jaso du laneratze eta gizarteratze zereginetan izaera berritzaileagatik.
Lan Ekintzak antolatutako epaimahaikedeen erabakia erakundearen aldekoa izan zen aurrera eramaten duen “negozio Jasangarriaren modeloagatik”. Kooperatibak egindako laneratze eta gizarteratzea azpimarratu zituzten baita bultzatzen duten ingurumen-jardueren garapena ere, birziklatzea eta berrerabiltzea nabarmenduz.
|
|
Koopera Merkatua: 365 egun kontsumo solidarioan
(2010-05-07)
Inauguratu zeneko lehenengo urtean, 55.000 erosketa egin dira Euskadiko Merkatu Ekologiko eta Solidarioan. Erosketa hauek 4 urtetan 2030 zuhaitzek ingurumenari egingo lioketen beste mesede eginez.
Merkatu honetako 800 m 2 hauek Kontsumo Jasangarriko erreferente bihurtu dira. Koopera Sareak modu integralean garatu duen produktuen berreskuratzeak energia eta baliabideen benetako aurrezpena dakar; airearen kutsadura saihesten du eta klima-aldaketari aurre hartzen dio; kontsumo iraunkorra eskaintzen dio gizarteari eta kontsumitzailearen pentsaera aldaratzen du. Eta enplegua sortzen du gizarte-bazterketan edo horren arriskuan dauden pertsonentzat.
Gizarte zerbitzuen erabiltzaileei 9.547 jantzi eman zaizkie eta 1.800 lagun pasa dira Merkatu honek dauzkan Areto eta Ikasgeletatik.
|
|
Garbera. Rezikletak Garbigune berri bat kudeatuko du Gipuzkoan.
(2010-04-22)
Inauguratu berri den Garberako Garbiguneak San Marcos Mankomunitateko 10 udalerriri zerbitzua ematen die. Inaugurazio ekitaldian, San Marcos Mankomunitateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostiako Udaleko eta Rezikletako ordezkariak bertan zirelarik, azpiegitura berriaren helburuak azaldu ziren .
|
|
Egutegia bete ekimen
(2010-03-25)
Martxoaren 25ean, Sarearen bitartez ezagutzera ematen ari den aldizkako jardunaldi, topaketa eta hitzaldi sorta baten barruan, mahai-ingurua egin zen Koopera Aretoan.
“Hacia una conciencia solidaria” izeneko hitzaldian Mª Carmen Gallastegui ekonomistak eta F. Javier Vitoria teologoak haien ikuspuntuak zabaldu zituzten, perspektiba moraletik eta ekonomikotik eztabaida piztuz.
Martxoan zehar, 400 lagun baino gehiagok Koopera Aretoa haien topagune egin dute.
|
|
Txikienentzako ingurumen heziketa.
(2010-02-01)
Koopera Merkatuan egin den bisitaldiari esker, gazteenek aukera eduki dute Bidezko Merkataritzako prozesuaren ezaugarriak ezagutzeko. Hala nola bitartekari kopuru gutxiago eta ondasunen banaketa hobe eta justuago bat . Gainera, gure etxeko txikiak berreskuratzearen garrantziaz ohartzen dira baita berrerabili ahal izateko Merkatura heldu arte hainbat objektuk egin beharreko prozesuaz ere (arropa, etxeko-tresnak, jostailuak, etab.).
Koopera Merkatuaren bidez Kontsumo Jasangarriko baloreak eskola-umeei irakasteak, haien etorkizunerako baliozko irizpide solidarioak edukitzea ekarriko die.
|
|
Aldundiak eta Rezikletak 50.000 jostailu baino gehiago bildu dituzte
(2010-01-13)
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Rezikletak jostailuak batzeko abian jarritako kanpainan 50.458 jostailu bildu dira , 2009. urtean. Zifra horren arabera, ia 19 tona jostailu jaso dira. Horien % 35 berriro erabili ahal izan da, eta % 32 birziklatu da. Beraz, 10 jostailutik ia 7 berreskuratu ahal izan dira.
Jostailuak biltzeak hondakin gehiago berreskuratzea sustatzen du eta gure ingurunea hobetzeko oraindik ere zer egin badagoela ikusarazten die herritarrei, eta horretaz guztiaz gain, onura handia dakarkio gizarteari berari. Erabilitako jostailuak biltzeko kanpainari esker, 10.000 neska-mutil inguruk gozatu dute jostailu batez, pasa den urtean.
|
|
Rezikletak ekidin zuen 2009ko lehen seihilekoan 510.147 kg
hondakin sortzea.
(2009-11-24)
Rezikletak jakinarazi ditu sei hilabetetan, Udal eta Foru Aldundien
laguntzarekin eta EAEko biztanle guztien esfortzuari esker, berrerabilitako
hondakinen datuak.
Berrerabiltzeko asmoz Rezikletak 2009ko lehen seihilekoan burututako hondakinen
gaikako bilketak ekarri du orotara 510 tona jasotzea, eta kopuru hori egun
batean 350.000 biztanlek sortutako zabor adinakoa da. Hondakin horien
berrerabilpenari esker, bestelako birziklatzeetan tratatzea edo zabortegi zein errauskailuetara bidali behar izatea ekidin da.
http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Rescatado/ser/basura/
elpepusoc/20091206elpepusoc_6/Tes
|
|
Koopera Aretoa Berrikuntzaren agertoki bihurtu da.
(2009-10-15)
Koopera Aretoa balio anitzeko eremua da (solasaldiak, hitzaldiak, erakusketak...), eta Koopera Merkatuan dago, Bilboko Merkatu Ekologiko eta Solidarioan.
Oraingoan, 160 pertsona bertaratu dira. Gizarte Berrikuntzari buruzko jardunaldi baten barruan, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, “¿Cómo es una sociedad innovadora?” liburua aurkeztu du.
Ander Gurrutxaga eta Daniel Innerarity irakasleak dira liburuaren egileak, eta hauen laguntza izan dute:
Pablo Angulo, Eusko Jaurlaritzako Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Saileko Kontseilariordea, Andoni Zubizarreta futbolari izandakoa eta Pedro Luis Uriarte Innobasqueko presidentea.
|
|
BILBO DENDAK elkarteak Denda Iraunkorraren saria eman dio Koopera Merkatuari.
(2009-09-01)
Merkatu horrek elementu berritzaileak ekarri ditu, Euskadiko gizartearekiko konpromisoa, pertsonak eta ingurumena errespetatzen dituzten teknologia berriak, gizarteratzeko tresnak... Horri guztiari esker, Merkatu aitzindari hau iraunkortasunaren adibide bikaina da.
Horrela adierazi du BILBAO DENDAK elkarteak. Merkataritza Ganberak eta El Correo egunkariaren gidak sustatutako sarien bidez; gaur arratsaldean emango zaio Koopera Merkatuari denda iraunkorrenaren saria, Euskalduna Jauregian.
|
|
Pedalkada solidarioak Uribe Kostatik
(2009-08-01)
Uribe Kostako zerbitzu mankomunitateak bizikleten mailegu zerbitzu berria inauguratuko du.
Rezikletak BIZIMETA garatu eta patentatu du, herri arteko garraio sistema ekologiko bat, estatuan aitzindaria.
Sistema berri honek bizikleta flota moderno bat, garraio praktiko, arin eta iraunkorra jarriko du erabiltzailearen eskura.
Gainera:
* 5 lanpostu sortuko ditu. Horietatik 3 gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak izango dira.
* Negutegi efektuko gasen igorpena saihestuko du.
* Garraiobide iraunkorra sustatuko du.
* Herritarrak ohiturak aldatzera bultzatuko ditu, Ingurumena mantentzeari begira.
|
|
Koopera Gizarte Sareak Ekonomia Sozial eta Solidarioko Proiektu Ekintzaile Onenaren saria jaso zuen, Lan-Ekintzaren eskutik.
(2009-07-04)
Lan-Ekintzak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Europako Gizarte Fondoa, BBK, El Correo eta Telefonicaren laguntzaz, ekimen ekintzaileen sariak banatu zituen; Koopera-ri Ekonomia Sozial eta Solidarioko Proiektu Onenaren saria eman zion, mundu solidario baten alde Ekin Gutun Solidarioan bildutako printzipioekin daukan konpromisoagatik:
* Erakunde barruko pertsonen artean sustatzen duen berdintasunagatik;
* Sortzen duen enplegu egonkorragatik, bereziki, gizarte-bazterketan edo horren arriskuan dauden pertsonentzat;
* Bere produktu, ekintza eta ekoizpen metodoekin ingurumenari egiten dion mesedeagatik;
* Lehiaren ordez, lankidetza bultzatzen duelako;
* Irabazteko asmorik gabeko sarea delako, eta horren onura zuzenean gizartera doalako;
* Bere ingurunearekin duen konpromisoagatik; horrek beste erakunde batzuekin lankidetzan jardutea eta sarean lan egitea eskatzen duelako.
|
|
(2009-06-18)
Koopera Merkatuak salgai jartzen ditu, oso prezio egokian, berreskuratutako etxetresna elektrikoekin batera, “matxuradun” aparatuak edo serieko hondarrak; izan ere, horixe da gure politika: gure ekoizpen-prozesuak uzten digun bezain merke saltzea.
Gainera, bere lehenengo aste tematikoa jarriko du abian, etxerako salgaien eskaintza berezi bat eginez: alfonbrak 9 € eta 5 €-tik hasita.
Merkatuan unean uneko kanpainak egiten jarraituko dugu gizarte osora iristeko.
|
|
(2009-05-11)
Koopera Gizarte Sareak hitzarmena sinatu du Ihobe-rekin, hots, Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoarekin, ingurumenaren alorrean baterako jarduerak garatzeko, eredugarritasuna eta erantzukizun soziala sustatuz.
Hitzarmen hori 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Koopera Gizarte Sareak sarean lan egiteko apustua egiten du gure ingurunea eta bertan bizi garen pertsonen egoera hobetzeko helburua duten erakunde guztiekin.
|
|
(09/04)
Koopera Gizarte Sareak hitzarmena sinatu du Ihobe-rekin, hots, Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoarekin, ingurumenaren alorrean baterako jarduerak garatzeko, eredugarritasuna eta erantzukizun soziala sustatuz.
Hitzarmen hori 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Koopera Gizarte Sareak sarean lan egiteko apustua egiten du gure ingurunea eta bertan bizi garen pertsonen egoera hobetzeko helburua duten erakunde guztiekin.
Arau horrek eta Ekorropak duten helburu zehatza hauxe da:
Bezeroei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
Gaitasun profesionalak hobetzea.
Bezeroei zerbitzu kalitatearen bermea eskaintzea.

|
|
(09/03)
Rezikleta S. Koop.-ek ISO 9001 eta ISO 14001 Arauen araberako Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemei dagozkien kanpo-auditoriak egin ditu; IAC enpresa izan da ikuskaritza egin duena.
Emaitza onak lortu ditugu; beraz, ziurtagiriak berriztatuta geratu dira.
Rezikleta gizarte-ekimeneko eta onura publikoko kooperatiba da, irabazteko asmorik gabea, eta berrikuntza eta garapen teknologikoa hartzen ditu gizarteratzeko eta laneratzeko tresnatzat, ingurumen-jardueren bidez.
|
|
(09/02)
Otsailaren 10ean inauguratu zen Koopera Merkatua, Euskadiko lehenengo Merkatu Ekologiko eta Solidarioa. Zinta mozteko, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea egon ziren.
Bizkaiko Aldundiaren Ingurumen Sailaz gain, beste erakunde batzuk ere izan ziren bertan: BBK, Lanekintza eta Ihobe, denak ere proiektu honen babesle eta laguntzaileak.
Horiez gain, beste hauek ere izan ziren: Ingurumeneko ahaldun Josu Madariaga, Enpleguko Eusebio Larrazabal, Gizarte Ekintzako Juan Maria Aburto eta Berrikuntzako Izaskun Artetxe; eta horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintzako Sailburua eta Ingurumeneko Sailburuordea, Bilboko Udaleko Julia Madrazo eta Jon Sustatxa zinegotziak, eta Jon Manzisidor BBK-ko zuzendariordea, besteak beste.
|
|
(09/01)
Toti Martinez de Lezea idazleak “Zu ere bai KOOPERA tú también” izeneko ipuina eman dio Koopera Gizarte Sareari, dohaintza eta borondatezko lana sustatzeko.
Honela amaitzen da ipuintxo hori: “Lagun diezaiegun laguntzen dutenei, ipini dezagun gure hondar aletxoa injustizia hain bidegabea izan ez dadin, koopera dezagun guk baino zorte gutxiago izan duten gizakiak duintasunez bizi daitezen, izan gaitezen eskuzabalak, eman eta eros dezagun, benetan behar duenari laguntzea beste helbururik ez duen ekimen honek jarrai dezan.”
|
|
(08/12)
Koopera Merkatua Javier Bengoa “Mungi” arkitektoak diseinatu du eta eraikuntza ekologikoaren irizpideak erabili ditu. Sol Agirre, barne-diseinatzailea eta Kooperako boluntarioa ere ezinbestekoa izan da proiektu hau garatzeko orduan.
Bengoa Kooperaren filosofian oinarritu da Merkatuaren egitura eta altzariak diseinatzeko. Lokala eraikitzeko, material ekologikoak erabili ditu eta beste batzuk birziklatu egin ditu, eta horretan, gainera, lokalaren energia-eraginkortasuna bilatu du.
Bengoa Arkitektoak Bilboko lehenengo tranbien zalditegiak (tranbiak zaldiek tiratuta ibiltzen ziren garaikoak) moldatu eta saltoki enigmatiko bihurtu ditu. Harritu egingo gaitu hango diseinu, kolore eta giroak.
|
|
“Rezikletak GO2 Azokan patentatu dituen edukiontziak aurkeztu ditu.”
(2008/11/04)
Rezikletak GO2 – Garapenen Iraunkorraren Azokan parte hartu du eta bertan aurkeztu ditu ontziak, arropak eta papera biltzeko diseinatu eta patentatu dituen edukiontziak. Rezikletaren I+G+b atalak edukiontzi horiek diseinatzen egin du lan eta horretarako biztanleen beharrizanak hartu ditu kontuan. Ahalegin horri esker, edukiontzi teknologikoki aitzindariak lortu ditu Euskadin; izan ere, altuera txikiagoa eta aho zabalagoa dutenez, erabiltzaileentzat erosoagoak dira.
Uribe Kostako Mankomunitateak emandako datuen arabera, bertako kaleetan Rezikletak diseinatutako 200 edukiontzi jarri direnetik papera biltzeko, kanpoan utzitako kartoi-bolumena %80 gutxitu da, eta bildutako kiloak %25 gehitu dira guztira. |
|
“Koopera Berrikuntza Agendak programaren partaide egin da.”
(2008/09/18)
Koopera, bere lehiakortasuna hobetu nahian, SPRIk sustatzen duen “Berrikuntza Agendak” Programaren partaide egin da. Horrela, Kooperak bere jarduera ildoak zehaztuko ditu, baliabideak optimizatu eta erreferentzia gunea izateko bere jarduera eremuan.
BULTZ-LAN Aholkularitza enpresaren laguntzaz, diziplina anitzeko talde bat lanean ari da joan den apiriletik, lehiakortasun maila gorena lortzeko jarduera-ildoak zehaztu nahian. Jarduera-ildo bakoitza garatzeko orduan enpresako arlo eta maila guztietako pertsonek esku hartuko dute; izan ere, parte-hartzeak eta talde-lanak emaitza hobeak ateratzeko aukera ematen dute. |
|
“Ekorropak bere bigarren denda inauguratu du Errumanian.”
(2008/08/11)
Ekorropak bere bigarren denda zabaldu du Errumaniako Cluj hirian. Denda berri horrek 160 m2-ko azalera du bi solairutan banatuta. Solairu bat erakusketarako eta emakumezkoen, gizonezkoen eta haurren arropak nahiz osagarriak saltzeko da; bestea, biltegi gisa erabiliko da.
Ekimen horri esker, Koopera Gizarte Sareak beste 3 lanpostu sortu ditu. Denda berri horrek emakume biri emango die lana eta laneratze hitzarmena duen beste pertsona batek Zamudioko instalazioetatik emango dio zerbitzua denda horri.
|
|
“Rezikletak akordioa sinatu du Kantabriako Gobernuarekin, arropak eta ehunak biltzeko.”
(2008/07/20)
Rezikletak akordioa egin du Kantabriako Autonomia Erkidegoarekin, 2008ko uztailetik aurrera eta urtebeteko iraupenaz, kantabriarren arropa hondakinak biltzeko ardura bere gain hartzeko.
Rezikletaren edukiontziak daude herri hauetan: Astillero, Cabezón de la Sal, Ciriego, Cueto, Islares, Reinosa eta Torrelavega. Edukiontzi berezirik ez duten Kantabriako beste garbiguneetatik Cuetora edo Torrelavegara eramango dute dituzte arropak, hondakinak kudeatzeko ardura duen Kantabriako Gobernuaren Mare enpresa publikoarekin lortutako akordio bati esker. |
|
“Santurtzik bat egin du arropak biltzeko edukiontziak dituzten udalerriekin.”
(2008/07/02)
Santurtzik bat egin du arropen bilketa selektiboarekin eta horretarako bost edukiontzi jarri ditu kalean. Berohi eta Rezikletaren arteko proiektua da eta arropak bildu eta ondorengo tratamenduaz arduratuko dira.
Egindako aurreikuspenen arabera, urtean 118.000 kilo arropa biltzeko asmoa dute udalerrian; beraz, biztanleko 2,47 kiloko ratiora iritsiko dira.
|
|
“Koopera sare sozialak ekitaldi publiko asko izan ditu ekainean. Sarearen sorrera ospatzeko gala, Lanberriko diplomen banaketa eta Kooperako bazkideen lehenengo bilera izan dira hilabeteko jarduerarik garrantzitsuenak.
(2008-06-30)
Ekainaren 18an, Koopera Sare Sozialaren sorrera ospatu genuen. Irabazi asmorik gabeko Estatuko lehenengo kooperatiba da gurea, bazterkeria arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeaz arduratzen da, eta gala bat antolatu zuen Bilbon, bere sorrera ospatzeko. Goizean kazetariak zeuden deituta, prentsaurreko baterako. Arratsaldeko bilerara bertaratutakoen artean hauek egon ziren: Bilboko udaleko ingurumeneko eta lan arloko zinegotziak, LanEkintzako eta Garbikerreko gerenteak, eta gurekin lan egiten duten gizarte arloko, enpresetako eta udaletako beste pertsona batzuk.
Hurrengo egunean, Lanberriko prestakuntza ikastaroen diplomak entregatu ziren. Lanberri elkartea Ekiberren bazkidea da, gure laneratze-enpresa, eta hilabete honetan lankidetza-akordioa berriztatu dugu eurekin. Lanberriko hainbat pertsonak bat egin dute gure Sarearekin, edo laster egingo dute.
Eta hilabetea amaitzeko, Koopera Sare Sozialeko Lehenengo Bilera egin genuen. Bazkideen parte-hartzea oso handia izan zen, eta berriei ongi etorria eman genien. Bileran, 2007an Rezikleta, Berohi eta Ekiberrek lortutako emaitza positiboak Erreserba Fondoetara bideratu ziren, gizarteratze eta laneratze jarduerak sustatzeko.” |
|
“Ekorropak bere hamargarren denda zabaldu du Erromon, Getxon (Bizkaia), bizkaitar guztiengandik gero eta hurbilago egoteko”
(08/05/26)
Gizarteari zerbitzu zabalagoa emateko asmoz, Ekorroparen Moda Solidario eta Ekologikoak bigarren denda dauka Getxon, eta guztira hamar dira dagoeneko.
Ibaiondo kaleko 7.ean dago. 150 metro koadro baino gehiagoko lokala da eta arropa eta osagarri ekologikoak eskaintzen ditu , emakume, gizon eta adin guztietako umeentzat, baita etxeko arropa ere. Herritar guztiak arduraz kontsumitzera bultzatu nahi ditu Ekorropak, eta bere produkzio-prozesuak uzten dion bezain prezio merkeak eskaintzen ditu. Esaterako, kamisetak 2,50 euroan eta bakeroak 5,90 euroan.
Gainera, denda hau zabaltzeak bost lanpostu sortzeko aukera eman digu, betiere lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzat. |
|
"Koopera Sare Sozialak bat egin du Berrikuntza Agenda programarekin." (2008-04-21)
Lan-munduan eta gizartean txertatzeko formula berriak erabilita, Koopera Gizarte Sareak bat egiten du Spri-k sustatutako lehenengo Berrikuntza Agendetan.
Eskakizun-maila altu batekin eta talde dinamiko eta sortzaile batean oinarritutako ekarpena eginez, Gizarte Sareak garatuko duen agenda honen lehenengo emaitzak ekainerako zehaztuko ditugu. Kooperak ahalegin berezi bat egingo du proiektu desberdin eta aitzindariak sustatzen, beti ere pertsonak lan-munduan eta gizartean txertatzen laguntzeko.
Sprik sustatutako Berrikuntza Agendan Sareak izango duen parte hartzeak negozio-lerro berrien sorkuntza ekarriko du. Hauetan, pertsonak izango dira ekonomia solidarioaren gunea, irabazi-asmorik gabeko kooperatibatik beti sustatu den bezala.
|
|
"Diputazioko Ingurumen Sailak, Rezikletarekin batera, jostailuak biltzeko proiektu bat burutu du Bizkaiko garbigune guztietan."
(03-12-2008)
Birziklapen arloan dakarren aurrerapenaz gainera, jostailuen bilketak onura sozial garrantzitsu bat ere badakar.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak erabilitako jostailuak biltzeko modua martxan jarri du Garbikerrek gestionatzen dituen Bizkaiko garbigune guztietan. Hondakinen bilketa selektiborako ekimen berri hau Rezikletarekin batera burutuko da. Rezikleta Koopera Gizarte Sareko parte da.
Hondakin gehiagoren berreskurapena sustatzeaz eta herritarrei ingurumena hobetzen aurrera jarraitzea posible dela ikustarazteaz gainera, jostailuen bilketak onura sozial garrantzitsua dakar. Gure etxeetan biltzen ditugun soberako objektuei irtenbide zuzena emanez, ohiko merkatuan jostailuak ezin eskura ditzaketen pertsonei helaraz dakieke eta ekonomia soziala sustatuko da, gizarte-bazterkeria jasan dezaketen kolektiboentzat, enplegu egonkorra sortuz.
Berriz erabiltzeko beharrezko baldintzak betetzen ez dituzten jostailuak Garbikerrek gestionatuko ditu, hondakin hauei dagokien tratamendua emanez.
|
|
"Galdakaoko Udaletxeak bat egin du Koopera Sareak erabilitako ehun-gaiak bildu eta tratatzeko egiten duen proiektuarekin."
(2008-02-29)
Galdakaoko udalerriak Rezikleta gizarte-ekimeneko kooperatibarekin akordio bat sinatu du ehun-gaiak bildu eta tratatzeko, edukiontzien sistema baten bidez.
Hitzarmen honen bidez, udalerrian 6 edukiontzi jarri dira herritarrek jada erabiltzen ez duten arropa birziklatu eta berreskuratzeko asmoz. Edukiontzi hauek, galdakaotarrentzat eskuragarrien dauden lekuetan kokatu dira. 4 edukiontzi herrian bertan daude, beste bat Aperribain eta seigarrena Usansolon.
Ekimen honekin, 2008an, 63.000 kg. arropa eta oinetako bildu nahi dira, eta Sareak ehun-gaiak tratatzeko Zamudion (Bizkaia) duen plantan egoki gestionatuko dira.
|
|
“Koopera Gizarte Sareak 3.000 arreta baino gehiagorekin itxi du 2007ko ekitaldia Ekorropa dendetan”
(2008-01-18)
Koopera sarearen helburuetako bat da Ekorropa dendetara heltzen diren erabiltzaile guztiei arreta ematea, bai gurekin akordioak dituzten udaletako gizarte sailetatik desbideratuak, bai Cáritas-ek jasotakoetatik desbideratuak.
2007an, Koopera Gizarte Sareak 3.136 ARRETA egin die erabiltzaileei Ekorropa dendetan, 16.748 jantzi emanez.
2006an erabiltzaileei egindako arretak kontuan hartuta, hazkuntza %23koa izan da
Hona hemen egunero gure sailetatik egiten dugun ahalegina: biltzea, logistika, administrazioa, sailkapena, dendak... Horri esker, pertsona horiek beren arropa dendetan aukeratu ahal dute, beste edozein erosleren moduan. Hartara, jauzi kualitatiboa egiten da pertsona horiek duin bihurtzeko eta gizarteratzeko. Era berean, nabarmendu behar da boluntarioen lana. Izan ere, egunero etortzen dira Ekorropara beren denboraren bitartez laguntzeko”. |
|
“Uribe Kostako Mankomunitatearen eta Rezikleta, S. Koop.ren arteko akordioa, Paper Hondakinak Kudeatzeko.”
(13-07-2007)
EAE-N BERRITZAILEA ETA AITZINDARIA DEN EDUKIONTZITAN BILTZEKO SISTEMA baten bidez egingo da.
Prentsaurrekoa hauek eman zuten: Mankomunitateko Presidente Juan Olea jaunak, Ingurumeneko Arduradun Antton Goikoetxea jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari María Uribe andreak, Rezikletako Gerente Josetxu Gonzalez jaunak, eta bertako Zuzendari Tekniko Javier Mariño jaunak.
Ekitaldian Mankomunitateko udalerrietan jarriko diren 200 edukiontzien EREDU PILOTU bat egon zen erakusgai.
|
|
“Aldundiak bultzatu egin du bere Ingurumen Sailak eta Berohi S.Koop.k daukaten lankidetza Hitzarmena. Arropa Hondakinak Jaso eta Aukeratzeko Edukiontzi berriak lortzean datza.”
(24-05-2007)
Berohi S.Koop. aitzindaria da Arropa Hondakinen Osoko Kudeaketan. Frakzio hori, Bizkaiko herritarrek urtero sortzen dituzten etxeko hondakinen %2,7 da.
2007an, Aldundiak Berohiren proiektua babestu du, 130.000 € emanez. Diru horrekin, arropa hondakinak jaso eta aukeratzeko edukiontziak erosiko dira. Horrela, Berohi, S. Koop.k bere edukiontzi parkea handitzen jarraituko du, herritarrei gero eta zerbitzu hobea eman ahal izateko. Kooperatiba lanean ari da, arropa birziklatzeko ohitura bizkaitarren artean zabaltzeko.
Ingurumena hobetzeaz gain, nabarmendu behar da Berohik enplegua sortu nahi duela, lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten gizataldeentzat.
|
|
“Portugaleteko Ekorroparen inaugurazioa.”
(2007-03-25)
Portugaleteko Ekorropa dendak proiektu horren ezaugarri sozialak eta ingurumen ezaugarriak dauzka: Produktuak berriro erabiliz ingurumena zaintzea, lan mundura sartzeko zailtasunak dituen jendeari lana ematea eta arroparen bitartez gizartean parte hartzeko eredu berriak sortzea.
Ekitaldian egon ziren: Portugaleteko Alkate Miguel Angel Cabieces García, Ingurumeneko Zinegotzi Gorka Etxabe, Berohi, S.Koop.ko Koordinatzaile Jose Maria Rodriguez Ibañez eta Cáritaseko Zuzendari Mikel Ruiz. |
|
|
|
|
|